Martxan dauden ekintzak

Ekintza-planetik egun martxan dauden ekintzak eta beraien egoera ondorengo hau da:

Ekintzak antolatu:

Gaia Ekintzaren izena  
HONDAKINAK Pardel berrerabilgarrien inguruko kanpaina egin herriko haurtzaindegiaren bidez Hasteko
Programa:
HONDAKINEN MURRIZPENA
Deskribapena:
Ataungo haurtzainegian haurrentzako pardel berrerabilgarrien erabilera bultzatu nahi da, zabortegira joaten diren hondakin kopurua gutxitzeko helburuarekin. Pardelen erabilera haurtzaindegiaren bidez zablduko bada ere, haur txikiak dituzten herriko guraso guztiei zabalduko zaie ekimen hau.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
HONDAKINAK Hondakin organikoen kudeaketarako dauden aukerak aztertu Hasteko
Programa:
HONDAKINEN MURRIZPENA
Deskribapena:
Gipuzkoan zenbait udalerritan edukinontzi marroia esperientzia piloto moduan martxan jarri da, hondakin organikoen birziklapena bultzatuz. Ataunen hondakin organikoekin egin daitekeena aztertzea beharrezkoa ikusten da, horretarako Sasieta Mankomunitatekoekin bilerak eginez, eta ahalik eta azkaren hondakin organiko hauen kudeaketa martxan jarriz udalerrian.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
HONDAKINAK Herriko dendari produktuak granelean izateko informazioa eman Hasteko
Programa:
HONDAKINEN MURRIZPENA
Deskribapena:
Dendariari, zenbait produktu granelean eskeintzeko izan dezaketen aukeraren berri emango zaio, hondakinen sorreraren murrizpenean honek izan dezakeen eraginaren inguruan informatuz.Produktu eta banatzaile ezberdinen informazioa emango zaio.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
HONDAKINAK Edukinontzien beharren inguruko azterketa eta eskaera egin Hasteko
Programa:
BIRZIKLAPENA
Deskribapena:
Herrian zehar banatuta dauden hondakinen edukinontzien inguruko azterketa bat egingo da, zenbait gunetan egon daitezkeen beharrak identifikatuz. Behar hauek sasieta Mankomunitateari helaraziko zaizkio.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
HONDAKINAK Obra lizentzia ematerakoan aztertu hondakin inerte eta arriskutsuen gestio egokia egiten duten enpresek, horretarako dokumentazioa eskatuz Hasteko
Programa:
BIRZIKLAPENA
Deskribapena:
Obra lizentziak ematerakoan enpresek hondakin inerte eta arriskutsuen kudeaketa ongi egiten dutela ziurtatzeko beharrezko dokumentazioa eskatuko zaie (kudeaketa kudeatzaile autorizatuen bidez egiten dutela ziurtatzeko), lizentzia eman aurretik.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
URA Ura berrerabili (kale garbiketetan, adib.) Hasteko
Programa:
KONTSUMOAREN MURRIZPENA
Deskribapena:
Aurrera begira, kale garbiketak burutzeko ibilgailu edo makinak erosi behar badira, hauetan ura berrerabiltzeko sistemak ezarri.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
URA Kontagailu kolektiboen zentsua egin eta ordezkatuz joan Hasteko
Programa:
KONTSUMOAREN MURRIZPENA
Deskribapena:
Zenbait etxeizitzetan ur kontagailu kolektiboak daude (etxape bakoitzean kontagailu bat). Kontagailu kolektibo hauek egoteak uraren kontsumoan arduragabekeri handiagoz jokatzea ekarri hoi du. Kontagailu hauek non dauden identifikatu eta pixkanaka hauek aldatzen joateko neurriak hartzen joango gara (jadanik egiten den ekintza).
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
URA Kontsumoaren araberako ur-tasa ezarri Hasteko
Programa:
KONTSUMOAREN MURRIZPENA
Deskribapena:
Ur gutxi kontsumitzen dutenak saritu eta asko kontsumitzen dutenak “zigortzeko” kontsumoaren araberako ur-tasa ezarriko da. Honetarako aurrez beste udalerrietako adibideak ezaugutuko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
KONTSUMO IRAUNKORRA Bertako produktuen salmentarako gune bat jarri, Barandiaran museoarekin lotuta. Hasteko
Programa:
KONTSUMO IRAUNKORRA
Deskribapena:
Barandiaran Museoa irekitzen denean, aztertu honen inguruan bertako produktuen salmenta burutuko den gune bat jartzea.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
KONTSUMO IRAUNKORRA Udal kontratazio eta erosketetan iraunkortasun irizpideak kontutan hartu. Honetarako kontratazio eta produktu mota bakoitzerako irizpideak zehaztu. Hasteko
Programa:
KONTSUMO IRAUNKORRA
Deskribapena:
Udal langileentzat erosketak egiterako garaian jarraitu beharreko irizpideak zehaztuko dituen gida bat aterako da. Gida honetaz gain, udalak edozein zerbitzu kontratatzerakoan iraunkortasun irizpideak erabiliko ditu, horretarako Eusko Jaurlaritzak daukan zerbitzua erabiliz.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
KONTSUMO IRAUNKORRA Herriko denda eta zerbitzuen erabilera bultzateko kanpaina. Hasteko
Programa:
KONTSUMO IRAUNKORRA
Deskribapena:
Ataunen dauden denda eta zerbitzuen erabilera bultzatzeko kanpaina bat burutuko da. Denda hauek, saltoki handien aurrean dauzkaten abantailak hedatuko dira, era berean herri bizian duten eragina azpimarratuz.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
KONTSUMO IRAUNKORRA Herriko dendetatik adineko jendeari etxeetara erosketak eramateko zerbitzua jarri martxan. Hasteko
Programa:
KONTSUMO IRAUNKORRA
Deskribapena:
Herriko dendetan erosketak egitea bultzatzeko eta adineko jendeari eroskea hauek egiteko erraztasunak emateko zerbitzu berri bat jarriko da: erosketak telefono bidez egin eta etxera bertara erosketak eramango dira. Horretarako egun jakinak ezarriko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
ERAIKUNTZA Eraikuntzan iraunkortasun irizpideen inguruko udal ordenantza onartu Hasteko
Programa:
IRAUNKORTASUN IRIZPIDEAK
Deskribapena:
Eraikuntzarako Kode Tekniko berriak legez eraikuntza berrietarako energia berriztagarri eta efizientzia energetikoaren inguruko hainbat neurri ezarri beharra arautzen du. Dena dela, udalak eraikuntzarekin loturiko ordenantza bat garatuko du, eraikuntzan iraunkortasun irizpide gehiago hartzera behartzeko.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
Oharrak:
Energia ataleko 3. ekintzarekin lotua.
ERAIKUNTZA Eraikuntzan iraunkortasun irizpideak zehazten dituen gida bat atera Hasteko
Programa:
IRAUNKORTASUN IRIZPIDEAK
Deskribapena:
Herriko hirigintza batzordekoekin batera, eraikuntzan hartu daitezkeen iraunkortasun irizpideekin gida bat atera. Gida hau, eraikuntza berriak egitera doazenentzat baliagarri izango da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
ERAIKUNTZA Lurraren okupazio mailako baldintzak kontutan hartu udal planeamenduan Hasteko
Programa:
IRAUNKORTASUN IRIZPIDEAK
Deskribapena:
Ataungo udal planeamendu berrian, eraikuntzai dagokionez lurraren okupazio mailako baldintzak ezarriko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza