Martxan dauden ekintzak

Ekintza-planetik egun martxan dauden ekintzak eta beraien egoera ondorengo hau da:

Ekintzak antolatu:

Gaia Ekintzaren izena  
URA Ekonomizagailuak banatu etxe guztietan Hasita
Programa:
KONTSUMOAREN MURRIZPENA
Deskribapena:
Ura aurrezteko merkatuan dauden produktu ezberdinak herritarren artean ezagutarazi, eta horrela etxeetako ur kontsumoa murrizteko ur ekonomizagailuak banatuko dira etxe guztietara. Ur ekonomizagailu hauekin, txorrotetik ateratzen den ura %40-50 arte aurrez genezake.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
URA Etxeetan uraren erabilpena murrizteko neurriak zehaztu eta banatu Hasita
Programa:
KONTSUMOAREN MURRIZPENA
Deskribapena:
Ur-ekonomizagilauekin batera, etxeetan ura aurrezteko har genitzakeen neurri ezberdinekin inprimakiak atera eta banatu.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
SENTSIBILIZAZIOA Urtero, haurrei bideratutako sentsibilizazio egutegia landu eskolarekin Hasita
Programa:
SENTSIBILIZAZIOA
Deskribapena:
Urtero herri mailako sentsibilizazio kanpaina bat egitea beharrezkoa dela ikusten da (eskualde mailan egiten direnaz gain). Sentsibilizazio kanpaina hau gai konkretu batekin lotutakoa izango da urtero, eta Joxemiel Barandiaran Herri Eskolakoekin batera landuko da (Eskola Agenda 21ean lantzen ari den gaiarekin lotura izan dezan).
Garapen egoera:
Hasita Hasita
Oharrak:
Ekintza hau urtero burutuko da.
SENTSIBILIZAZIOA Sasietari eskaera luzatu herriko datuak emateko Hasita
Programa:
KONTROLA
Deskribapena:
Hondakinen kudeaketa eskualde mailan mankomunatuta daukagunez, hondakinen inguruko datuak ere (sorrera, birziklapen tasak, etab), eskualde mailako batazbestekoak dira.Udal mailan aurrera eramatera doazen ekimenen eragina neurtzeko, egokia iruditzen zaigu udal mailako datuak izatea eta honetarako sasietari eskaera luzatzea.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
MUGIKORTASUNA Ataundik CAFeko langileentzat autobus zerbitzua jarri Hasteko
Programa:
AUTOBUS ZERBITZU BERRIAK MARTXAN JARRI
Deskribapena:
Ataunen CAFen lan egiten duten 80 lagun inguru bizi dira. Gehienek autoz egiten dute lanerako joan-etorria. Autoaren erabilera murrizteko, Ataundik CAFerako autobus zerbitzua martxan jartzea aukera bat da.Autobus zerbitzu hau langileen ordutegira egokitua izango litzateke, eta bono sistema bidez funtzionatuko luke, erabilera bultzatzeko.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
MUGIKORTASUNA Eskaerapeko garraio publiko zerbitzuaren jarraipena egin eta Ataunen martxan jarri Hasteko
Programa:
AUTOBUS ZERBITZU BERRIAK MARTXAN JARRI
Deskribapena:
Aian (Urola-kosta), eskaerapeko garraio zerbitzuaren proiektu pilotoa jarri dute martxan. Eskaerapeko zerbitzua udalerri txikien mugikortasun beharrei erantzuteko aukera ona izan daitekeenez, Aiako esperientziaren emaitzak ezagutu eta Ataunen horrelako garraio zerbitzu bat martxan jartzea aztertuko da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
MUGIKORTASUNA Txirrindua alokatzeko sistemak jarri herri sarreran Hasteko
Programa:
TXIRRINDUARENTZAT BIDEA EGOKITU
Deskribapena:
Herria ezagutzera etortzen diren kanpotarrek eta bertakoek ere txirrinduz mugitzeko beste aukera bat da proposatzen dena. Herri sarreran autoa utzi eta ondoren txirrinduz ibili ahal izateko, txirrinduak alokatzeko sistema bat jartzea aurreikusten da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
MUGIKORTASUNA Herri sarreran aparkaleku bat jarri Hasteko
Programa:
AUTOEN ERABILERA MURRIZTEA
Deskribapena:
Herrigunean autoen erabilera murrizteko, herri sarreran aparkaleku bat egitea egokia litzateke, autoak bertan utzi eta ondoren herrian zehar oinez, txirrinduz, etab. ibiltzeko. Aparkaleku honi “aparkaleku disuadorio” funtzioa emango zaio, herrian zehar autoz ez ibiltzea bideratuz
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
MUGIKORTASUNA Autoa konpartitzeko webgune bidezko sistema ezarri: www.atauningurumena.net Hasteko
Programa:
AUTOEN ERABILERA MURRIZTEA
Deskribapena:
Webgunea lanera, ikastera, etab. autoz mugitzen direnen topaleku bihurtu nahi da, atal batetan desplazamendu hauek autoa konpartitzuz burutzeko gunea martxan jarriko delarik.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
MUGIKORTASUNA Atauna datozen bisitarientzat herribideen informazioa eskuragarri jarri herri sarrerako aparkalekuan Hasteko
Programa:
AUTOEN ERABILERA MURRIZTEA
Deskribapena:
Ataungo herri sarreran, herribidearen inguruko informazioa eskuragarri jarriko da, bisitariek autoa herri sarreran utzi eta oinez ibiltzera aniatu daitezen.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
ENERGIA Etxebizitza berrietan energia berriztagarriak ezartzea eskatu: udal ordenantza energetikoa Hasteko
Programa:
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Deskribapena:
Eraikuntzarako Kode Tekniko berriak legez eraikuntza berrietarako energia berriztagarrien inguruko instalazioak ezarri beharra arautzen du. Dena dela, udalak eraikuntzarekin loturiko ordenantza bat garatuko du, energia berriztagarrien instalazioak bultzatzeko.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
ENERGIA Herritarrei laguntza eta aholkularitza teknikoa eman energia berriztagarrien instalazioak etxeetan ezartzeko Hasteko
Programa:
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Deskribapena:
Udaleko Hirigintza sailetik bideratuta, herritarrei energia berriztagarrien instalazioak burutzeko laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskainiko da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
ENERGIA Herritarrak energiaren aurrezpen eta efizientzia neurriak hartzera bultzatzeko programa bat garatu herriko elkarte aktiboenen bidez Hasteko
Programa:
ENERGIA MURRIZPENA
Deskribapena:
Ataungo elkarte ezberinetan energia aurrezpen neurriak har ditzaten bultzatzeko, elkarteetako ordezkariekin bilerak egingo dira, elkarte bakoitzean zein neurri zehatz har ditzaketen zehaztuz. Elkarteekin hitzarmenak adostuko dira neurri hauek hartzen joan daitezen eta neurri hauek hartzea errazteko laguntzak bideratuko ditu Udalak.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
ENERGIA Eraikita dauden etxebizitzetan auditoria energetikoak egitea lagundu Hasteko
Programa:
ENERGIA MURRIZPENA
Deskribapena:
Dagoeneko eraikita dauden etxebizitzetan energia auditoriak burutzeko laguntza eskeiniko du udalak, auditoria hauen tramitazioa burutuz. Energia auditoria hauen ondorioz, etxebizitzetan aldatu beharreko instalazioak detektatu eta energia kontsumoa murrizteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
HONDAKINAK Udalean paperaren erabilera murrizteko neurriak hartu: udalak argitaratzen dituen iragarki etab.ak formatu digitalean jarri herritarrei eskuragarri, pantaila elektroniko baten bidez. Hasteko
Programa:
HONDAKINEN MURRIZPENA
Deskribapena:
Etxeetan paperezko publizitate asko jasotzen dugu. Zaila izango bada ere, Ataungo Udaletik enpresa bidaltzaileei hainbeste paperezko propaganda ez bidaltzeko eskatuko zaie. Horretarako lehenengo enpresa bidaltzaileak identifikatuko dira, ondoren beraiekin harremanetan jartzeko.
Herrian egon daitezkeen ekimen ezberdinen berri eman eta deialdiak egiteko, paperaren erabilera pixkanaka gutxitzen joateko, herriko auzoetan panel elektronikoak jarriko dira. Panel elektroniko hauen mezuak Ataungo udaletik bideratuko dira. Honela herriko elkarte eta eragile ezberdinei, beraien oharrak panel hauen bidez zabaltzeko deia ere luzatuko zaie.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza