Ataungo agenda21-aren ekintza plana

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

7. sentsibilizazioa

Helburu orokorra

Herritarren ohituren aldaketa bultzatzea

Helburu osagarriak

  • Herritarrak informatzea

Adierazleak

Urtean eginiko ingurumen ekintza kopurua:
Ingurumen ekintzetan parte hartu dutenen kopurua:

sentsibilizazioaren inguruko ekimen hauei buruz duzun iritzia adierazi iezaguzu.

bidali zure iradokizunak >

Programa: Sentsibilizazioa
1

Urtero, haurrei bideratutako sentsibilizazio egutegia landu eskolarekin

  • Hasita
Deskribapena:
Urtero herri mailako sentsibilizazio kanpaina bat egitea beharrezkoa dela ikusten da (eskualde mailan egiten direnaz gain). Sentsibilizazio kanpaina hau gai konkretu batekin lotutakoa izango da urtero, eta Joxemiel Barandiaran Herri Eskolakoekin batera landuko da (Eskola Agenda 21ean lantzen ari den gaiarekin lotura izan dezan).
Garapen egoera:
Hasita Hasita
Oharrak:
Ekintza hau urtero burutuko da.
2

Herritarrei informazioa eman/ jasotzeko bideak jarri: webgunea, panel elektronikoak, buzoi berdeak, prentsa, elkarteei eskutitzak, etab.

  • Aurreratuta
Deskribapena:
Udala eta herritarren artean komunikazio maila ezberdinak landu beharrean gaude, herritarrak ahalik eta ondoen informatu daitezen, eta era berean herritarren iritzi, ekarpena etab.ak jasotzeko.Honetarako bide berriak lantze joatea ezinbestekoa dugu: webguneak, panel elektronikoak, buzoi berdeak, prentsa, elkarteei eskutitzak, etab.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
Programa: Kontrola
3

Ingurumenarekin lotutako adierazle ezberdinen erregistroa eraman: Ura, Energia, Hondakinak, Mugikortasuna, Sentsibilizazioa, Eraikuntza

  • Hasteko
Deskribapena:
Ingurumenarekin lotutako adierazleak kalkulatu eta hauen jarraipena egitea beharrezkoa da, burutzen ari garen ekintza-planaren eraginak neurtzeko. Honela, udala milan kontsumo eta ohitura ezberdinen adierazle kontrola eramago da, datuak urtero argitaratuko direlarik.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
4

Udal energiaren kontrola hobetu (Udalener eta Ener in Town)

  • Aurreratuta
Deskribapena:
Energiaren kontrola hobetzeko dagoen “Ener in Town” sistema informatikoa ezarriko da udalean, udal instalazioetako energia kontsumoaren kontrola hobetzeko.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
5

Sasietari eskaera luzatu herriko datuak emateko

  • Hasita
Deskribapena:
Hondakinen kudeaketa eskualde mailan mankomunatuta daukagunez, hondakinen inguruko datuak ere (sorrera, birziklapen tasak, etab), eskualde mailako batazbestekoak dira.Udal mailan aurrera eramatera doazen ekimenen eragina neurtzeko, egokia iruditzen zaigu udal mailako datuak izatea eta honetarako sasietari eskaera luzatzea.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza