Ataungo agenda21-aren ekintza plana

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

5. kontsumo iraunkorra

Helburu orokorra

Ataunen kontsumo iraunkorraren ohiturak zabaldu

Helburu osagarriak

  • Bertako produktuen eta produktu ekologikoen kontsumoa bultzatzea

Adierazleak

Iraunkortasun Irizpideak kontutan hartuta eginiko kontratazio eta erosketa portzentaia ( iraunkortasun. kontratazio kopurua/urteko):

kontsumo iraunkorraren inguruko ekimen hauei buruz duzun iritzia adierazi iezaguzu.

bidali zure iradokizunak >

Programa: Kontsumo iraunkorra
1

Bertako produktuen salmentarako gune bat jarri, Barandiaran museoarekin lotuta.

  • Hasteko
Deskribapena:
Barandiaran Museoa irekitzen denean, aztertu honen inguruan bertako produktuen salmenta burutuko den gune bat jartzea.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
2

Udal kontratazio eta erosketetan iraunkortasun irizpideak kontutan hartu. Honetarako kontratazio eta produktu mota bakoitzerako irizpideak zehaztu.

  • Hasteko
Deskribapena:
Udal langileentzat erosketak egiterako garaian jarraitu beharreko irizpideak zehaztuko dituen gida bat aterako da. Gida honetaz gain, udalak edozein zerbitzu kontratatzerakoan iraunkortasun irizpideak erabiliko ditu, horretarako Eusko Jaurlaritzak daukan zerbitzua erabiliz.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
3

Herriko denda eta zerbitzuen erabilera bultzateko kanpaina.

  • Hasteko
Deskribapena:
Ataunen dauden denda eta zerbitzuen erabilera bultzatzeko kanpaina bat burutuko da. Denda hauek, saltoki handien aurrean dauzkaten abantailak hedatuko dira, era berean herri bizian duten eragina azpimarratuz.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
4

Herriko dendetatik adineko jendeari etxeetara erosketak eramateko zerbitzua jarri martxan.

  • Hasteko
Deskribapena:
Herriko dendetan erosketak egitea bultzatzeko eta adineko jendeari eroskea hauek egiteko erraztasunak emateko zerbitzu berri bat jarriko da: erosketak telefono bidez egin eta etxera bertara erosketak eramango dira. Horretarako egun jakinak ezarriko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza