Ataungo agenda21-aren ekintza plana

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

4. ura

Helburu orokorra

Ataunen ur galerak %20era gutxitu

Helburu osagarriak

  • Ur kontsumoa %20ean murriztu
  • Ur hornidura eta banaketa sistema hobetu eta modernizatu
  • Hondakin-uren kudeaketa hobetu
  • Uraren Kudeaketa integrala burutu

Adierazleak

Uraren kontsumoa (Litro/egun/biztanle):
Ur galerak (ur eskaerarekiko %):

uraren inguruko ekimen hauei buruz duzun iritzia adierazi iezaguzu.

bidali zure iradokizunak >

Programa: Kontsumoaren murrizpena
1

Ekonomizagailuak banatu etxe guztietan

  • Hasita
Deskribapena:
Ura aurrezteko merkatuan dauden produktu ezberdinak herritarren artean ezagutarazi, eta horrela etxeetako ur kontsumoa murrizteko ur ekonomizagailuak banatuko dira etxe guztietara. Ur ekonomizagailu hauekin, txorrotetik ateratzen den ura %40-50 arte aurrez genezake.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
2

Etxeetan uraren erabilpena murrizteko neurriak zehaztu eta banatu

  • Hasita
Deskribapena:
Ur-ekonomizagilauekin batera, etxeetan ura aurrezteko har genitzakeen neurri ezberdinekin inprimakiak atera eta banatu.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
3

Ura berrerabili (kale garbiketetan, adib.)

  • Hasteko
Deskribapena:
Aurrera begira, kale garbiketak burutzeko ibilgailu edo makinak erosi behar badira, hauetan ura berrerabiltzeko sistemak ezarri.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
4

Kontagailu kolektiboen zentsua egin eta ordezkatuz joan

  • Hasteko
Deskribapena:
Zenbait etxeizitzetan ur kontagailu kolektiboak daude (etxape bakoitzean kontagailu bat). Kontagailu kolektibo hauek egoteak uraren kontsumoan arduragabekeri handiagoz jokatzea ekarri hoi du. Kontagailu hauek non dauden identifikatu eta pixkanaka hauek aldatzen joateko neurriak hartzen joango gara (jadanik egiten den ekintza).
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
5

Kontsumoaren araberako ur-tasa ezarri

  • Hasteko
Deskribapena:
Ur gutxi kontsumitzen dutenak saritu eta asko kontsumitzen dutenak “zigortzeko” kontsumoaren araberako ur-tasa ezarriko da. Honetarako aurrez beste udalerrietako adibideak ezaugutuko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza