Ataungo agenda21-aren ekintza plana

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

3. hondakinak

Helburu orokorra

Ataunen sortzen den hondakinen %50 berreskuratu

Helburu osagarriak

  • Birziklapena handitu
  • Hondakinen murrizpena bultzatu
  • Sektore jakin batzuetan (ostalaritza, merkataritza eta administrazioa) sortutako hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatu.
  • Etxean sortutako hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatu.

Adierazleak

Sortutako hondakinak (kg/egun/biztanle):
Birziklatutako hondakinak (beira, paper, ontzi, etab.) /(kg/egun/biztanle):

hondakinakren inguruko ekimen hauei buruz duzun iritzia adierazi iezaguzu.

bidali zure iradokizunak >

Programa: Hondakinen murrizpena
1

Herriko dendetan poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina garatu

  • Hasita
Deskribapena:
Plastikozko poltsen erabilera murrizteko, herriko dendekin batera poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina jarriko da martxan. 2008an banatu diren poltsa berrerabilgarrien erabilera bultzatuko da, erabiltzaileak nolabait ere sarituz.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
2

Udalean paperaren erabilera murrizteko neurriak hartu: udalak argitaratzen dituen iragarki etab.ak formatu digitalean jarri herritarrei eskuragarri, pantaila elektroniko baten bidez.

  • Hasteko
Deskribapena:
Etxeetan paperezko publizitate asko jasotzen dugu. Zaila izango bada ere, Ataungo Udaletik enpresa bidaltzaileei hainbeste paperezko propaganda ez bidaltzeko eskatuko zaie. Horretarako lehenengo enpresa bidaltzaileak identifikatuko dira, ondoren beraiekin harremanetan jartzeko.
Herrian egon daitezkeen ekimen ezberdinen berri eman eta deialdiak egiteko, paperaren erabilera pixkanaka gutxitzen joateko, herriko auzoetan panel elektronikoak jarriko dira. Panel elektroniko hauen mezuak Ataungo udaletik bideratuko dira. Honela herriko elkarte eta eragile ezberdinei, beraien oharrak panel hauen bidez zabaltzeko deia ere luzatuko zaie.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
3

Pardel berrerabilgarrien inguruko kanpaina egin herriko haurtzaindegiaren bidez

  • Hasteko
Deskribapena:
Ataungo haurtzainegian haurrentzako pardel berrerabilgarrien erabilera bultzatu nahi da, zabortegira joaten diren hondakin kopurua gutxitzeko helburuarekin. Pardelen erabilera haurtzaindegiaren bidez zablduko bada ere, haur txikiak dituzten herriko guraso guztiei zabalduko zaie ekimen hau.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
4

Hondakin organikoen kudeaketarako dauden aukerak aztertu

  • Hasteko
Deskribapena:
Gipuzkoan zenbait udalerritan edukinontzi marroia esperientzia piloto moduan martxan jarri da, hondakin organikoen birziklapena bultzatuz. Ataunen hondakin organikoekin egin daitekeena aztertzea beharrezkoa ikusten da, horretarako Sasieta Mankomunitatekoekin bilerak eginez, eta ahalik eta azkaren hondakin organiko hauen kudeaketa martxan jarriz udalerrian.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
5

Etxean konposta egiteko kanpaina pertsonalizatua zabaldu

  • Hasita
Deskribapena:
Ataunen etxe dexente dago inguruan baratze edo lorategiak dauzkatenak. Hauek etxean bertan hondakin organikoak birziklatzeko duten aukera ikusita, kanpaina pertsonalizatua jarri nahi da martxan. Horretarako, lehenengo Sasieta Mankomunitateari jadanik konpostagailua dutenen zerrenda eskatuko zaio, ondoren ez daukatenei deialdi pertsonalizatua egiteko. Ataunen bertan emango zaie konposta egiteko ikastaroa.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
6

Herriko dendari produktuak granelean izateko informazioa eman

  • Hasteko
Deskribapena:
Dendariari, zenbait produktu granelean eskeintzeko izan dezaketen aukeraren berri emango zaio, hondakinen sorreraren murrizpenean honek izan dezakeen eraginaren inguruan informatuz.Produktu eta banatzaile ezberdinen informazioa emango zaio.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
Programa: Birziklapena
7

Edukinontzien beharren inguruko azterketa eta eskaera egin

  • Hasteko
Deskribapena:
Herrian zehar banatuta dauden hondakinen edukinontzien inguruko azterketa bat egingo da, zenbait gunetan egon daitezkeen beharrak identifikatuz. Behar hauek sasieta Mankomunitateari helaraziko zaizkio.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
8

Obra lizentzia ematerakoan aztertu hondakin inerte eta arriskutsuen gestio egokia egiten duten enpresek, horretarako dokumentazioa eskatuz

  • Hasteko
Deskribapena:
Obra lizentziak ematerakoan enpresek hondakin inerte eta arriskutsuen kudeaketa ongi egiten dutela ziurtatzeko beharrezko dokumentazioa eskatuko zaie (kudeaketa kudeatzaile autorizatuen bidez egiten dutela ziurtatzeko), lizentzia eman aurretik.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza