Ataungo agenda21-aren ekintza plana

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

2. mugikortasuna

Helburu orokorra

Ataungo herrigunean auto pribatuaren erabilera murriztea

Helburu osagarriak

  • Oinez eta txirrinduz ibiltzeko herrigunea egokitu
  • Autobus zerbitzu berriak bultzatu

Adierazleak

Eguneko Batezbesteko Intentsitatea (ibilgailu kopurua):
Herriko ibilgailu kopurua:
Motorizazio indizea 8ibilgailu kopurua/1.000 biztanle):

mugikortasunaren inguruko ekimen hauei buruz duzun iritzia adierazi iezaguzu.

bidali zure iradokizunak >

Programa: Autobus zerbitzu berriak martxan jarri
1

Ataundik CAFeko langileentzat autobus zerbitzua jarri

  • Hasteko
Deskribapena:
Ataunen CAFen lan egiten duten 80 lagun inguru bizi dira. Gehienek autoz egiten dute lanerako joan-etorria. Autoaren erabilera murrizteko, Ataundik CAFerako autobus zerbitzua martxan jartzea aukera bat da.Autobus zerbitzu hau langileen ordutegira egokitua izango litzateke, eta bono sistema bidez funtzionatuko luke, erabilera bultzatzeko.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
2

Eskaerapeko garraio publiko zerbitzuaren jarraipena egin eta Ataunen martxan jarri

  • Hasteko
Deskribapena:
Aian (Urola-kosta), eskaerapeko garraio zerbitzuaren proiektu pilotoa jarri dute martxan. Eskaerapeko zerbitzua udalerri txikien mugikortasun beharrei erantzuteko aukera ona izan daitekeenez, Aiako esperientziaren emaitzak ezagutu eta Ataunen horrelako garraio zerbitzu bat martxan jartzea aztertuko da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
3

Ataunentzat egokia izango litzatekeen autobus zerbitzua zehaztu eta Goieki eta GFAri jakinarazi

  • Aurreratuta
Deskribapena:
Ataunen dauden mugikortasun beharren inguruko azterketa txiki bat egin eta herriarentzat egokia litzatekeen garraio zerbitzua zehaztuko da. behin hau egin eta gero Eskualdeko Garapen Agentziari (Goiekiri) GFAri jakinaraziko zaio.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
Programa: Oinezkoentzako bideak egokitu
4

Beharrezko gunetan semaforoak jarri

  • Hasita
Deskribapena:
Ataunen oinezkoen pasabidea seguruagoa izan dadin, beharrezko guntean semaforoak jarri.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
5

San Gregorion "zona 30" guneak sortzea aztertu

  • Hasita
Deskribapena:
Autoen abiaduraren moteltzea lortzeko batetik, eta bestetik herriko zenbait gune oinezkoentzat berrskuratzeko "zona 30" diren eremuak sortuko dira. Eremu hauen kokalekua hirigintza batzordean zehatuko da. Gune hauetan, oinezkoetzako espaloiak eta errepidearen kaltzada altuera berean jartzen dira, oinezkok lehentasuna duten gune bihurtuz. San Martinen, Udaletxe aurrean burutu da horrelako ekimena.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
6

Herribideak berreskuratzen jarraitu

  • Hasita
Deskribapena:
Ataungo Udala azken urteotan herribidearen berreskurapen lanetan ari da. Ergoienatik Kaxetarako herribidea ere zentzu berean berreskuratzen joango da. Dagoeneko, horretarako proeiktu teknikoa prest dago.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
Programa: Txirrinduarentzat bidea egokitu
7

Eskolara txirrinduz seguru joateko bidea egokitu. Proiektu zehatza egin

  • Hasita
Deskribapena:
Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri eskolara, herriko gune ezberdinetatik txirrinduz seguru joateko bideak egingo dira. Lehenik eta behin, eskola ze eremurekin lotu behar den zehaztu beharko da, ondoren seguru ibiltzeko bide hauek egiteko.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
8

Txirrindua alokatzeko sistemak jarri herri sarreran

  • Hasteko
Deskribapena:
Herria ezagutzera etortzen diren kanpotarrek eta bertakoek ere txirrinduz mugitzeko beste aukera bat da proposatzen dena. Herri sarreran autoa utzi eta ondoren txirrinduz ibili ahal izateko, txirrinduak alokatzeko sistema bat jartzea aurreikusten da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
9

Txirrinduentzako aparkalekuak jarri

  • Hasita
Deskribapena:
Herrian txirrinduaren erabilera bultzatzeko, txirrinduak aparkatuta uzteko leku egokiak behar dira. Txirrindu aparkaleku hauen kokakepan erabakiko da lehenengo eta ondoren jarriko dira.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
Programa: Autoen erabilera murriztea
10

Herri sarreran aparkaleku bat jarri

  • Hasteko
Deskribapena:
Herrigunean autoen erabilera murrizteko, herri sarreran aparkaleku bat egitea egokia litzateke, autoak bertan utzi eta ondoren herrian zehar oinez, txirrinduz, etab. ibiltzeko. Aparkaleku honi “aparkaleku disuadorio” funtzioa emango zaio, herrian zehar autoz ez ibiltzea bideratuz
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
11

Autoa konpartitzeko webgune bidezko sistema ezarri: www.atauningurumena.net

  • Hasteko
Deskribapena:
Webgunea lanera, ikastera, etab. autoz mugitzen direnen topaleku bihurtu nahi da, atal batetan desplazamendu hauek autoa konpartitzuz burutzeko gunea martxan jarriko delarik.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
12

Ibilgailu elektrikoen alokairu sistema martxan jarri

  • Hasita
Deskribapena:
Ataunek motorizazio indize altua du, hau da, herrian dagoen auto kopurua oso altua da. Beste zenbait udalerrietan txirrinduak alokatzeko martxan jarri diren esperientziak jarraituz, auto elektrikoen alokairu konpartitu sistema jarri nahi da martxan.Auto elektrikoak erabili nahi dituen herritarrak, aurrez izena emanda, ONA txartelaren bidez alokatu ahalko du autoa, interesatzen zaion ordutegian. Auto hauek Ataunen aparkaleku jakinak ziango dituzte, eta etorkizunean baita Beasain eta Ordizian ere 8aprkatzeko dauden arazoak sahiestuz). Auto elektrikoen alokairuaren esperientzia honekin, auto pribatuaren erabilera jetsiko da; honek atmosferara CO2 isurpenak murriztuko dituelarik.Auto elektriko hauek kargatzeko herrian kokatuko diren aparkalekuak egokituak izango dira. Gainera, aparkaleku hauetako energia eguzki plaken bitartez lortuko da, autoen erabilerak zuzenean zein zeharka sorzten dituen CO2 emisioak ekidinez.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
13

Atauna datozen bisitarientzat herribideen informazioa eskuragarri jarri herri sarrerako aparkalekuan

  • Hasteko
Deskribapena:
Ataungo herri sarreran, herribidearen inguruko informazioa eskuragarri jarriko da, bisitariek autoa herri sarreran utzi eta oinez ibiltzera aniatu daitezen.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza